XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ezkontzea, gizadiaren asieratik ipiñi zuan Jaungoikoak: " Jaungoikoak ala esan zuan: - Ez da ona, gizona bakarrik egotea.
Berari dagokion laguna egingo diot.
Eta bedeinkatu zituan Jaungoikoak gizona eta emakumea, eta onela esan zien: - Azi eta ugaritu zaitezte, bete ezazute lurra, eta menperatu. (Genesis 2,13 ta I,28).
Ezkontzea, Jaungoikoaren aurrean ausi-eziña dala, dio Jesus`ek: Aldi artan: Farisaitarrak etorri zitzaizkion Jesus`i; eta zer ateraziko, onela galde egin zioten: - Zillegi al da, nor-bere emaztea edozergatik uztea?.
Eta Jesus`ek erantzun zien: - Ez al dezute irakurri, asiera-asieratik Egilleak gizaseme eta emakume egin zituala, eta esan ere, onela esan zuala: Orregatik, gizonak aita-amak utziko ditu, eta bere emaztearekin elkartuko da, eta biak aragi bat izango dira?.
Orrela bada , Jaungoikoak lotu duana, ez beza gizonek askatu. (Mateo 19,3-6).
Kristo`k Eliza bezela, maitatzen dute elkar senar-emazte kristauak: Senarrok: maita itzazute zuen emazteak, Kristo`k Eliza maite Izan zuan bezela.
Ark bere burua Elizarengatik eman bait-zuan.
Misterio aundia da auxe; Kristo`ri eta Elizari dagokienez diot.
Orrela bada, zuetako bakoitzak maita beza bere emaztea bere burua bezela, eta emazteak begirune izan bezaio bere senarrari. (Ef.5,25.32-33).
Ezkontza-Sakramentuko elizkizunean, apaizak, ezkongaien elkarganako
Jaungoiko Guzialdunak bedeinkatzen dezala zuen ezkontza Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.